Aste honetan, Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleek erronka berezi eta dibertigarri bati egin diote aurre: kalabaza bat altuera batean zintzilikatuta aurkitu dute eta zein altueratan zegoen zintzilikatuta zegoen asmatu behar izan dute. Erronka honek, ohikoa den bezala, motibazio handia sortu du ikasleen artean.
Aine izan da altuera zehatza asmatu duen ikaslea. Zorionak, Aine! Baina, egia esan, parte hartu duten ikasle guztiek merezi dute txalo handi bat, denek erakutsi dute ikasteko eta ondo pasatzeko gogoa.
Eskerrik asko irakasleei, haien laguntza eta animoari esker, ikasleek horrelako erronkak gustura eta ilusioz bizi baitituzte. Elkarlanarekin, beti urrunago iristen gara!