Bisita berezia izan genuen atzo Ikastolan. Mari Domingi etorri zen HH eta LHko lehenengo ziklora bisitan.
Goizetik urduritasunak nabari ziren ikastolan. Haurrek bazekiten egun horretan Mari Domingiren bisita izango zutela eta zain zain zeuden...
Iritsi zen! LHkoengana hurbildu zen lehenbizi beretzat propio prestatutako txoko goxora.
Ondoren, HHkoengana jetsi eta hauekin kontu kontari aritu zen. Eguraldia bapatean nahastu zitzaiola, Napo tren geltokian utzi zuela...
Hainbat gabon abesti kantatu zituzten elkarrekin eta gabon gauerarte agurtu zen berriz ere Oriora etorriko zela esanez.
![Mari Domingi ikastolan.](/sites/default/files/styles/wide/public/albisteak/2024-12/1734689634539.jpg?itok=ZGRKZf0_)