Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

NIK EZ proiektua: kontsumo arduratsuaren aldeko pausoa

2024/12/20

Gabonetako gehiegizko kontsumoa aitzakia hartuta, NIK EZ proiektuaren bitartez kontsumo eredu ezberdinen inguruan hausnartzeko aukera izan dugu. Egunero erabiltzen ditugun arropa eta jantzien atzean zer istorio dagoen ezagutu dugu, haien ekoizpen ereduak sakon aztertuz: lan baldintzak, jatorria eta ingurumenari duten eragina, besteak beste.

Proiektuari amaiera emateko, kontrapublizitate kartelak sortu eta ikastolako ingurunean jarri ditugu guztiontzat ikusgai. Hausnarketa sakona eta oso aberasgarria izan da guztiontzat, gure kontsumo ohituretan aldaketa txikiak egiteko lehen urrats gisa.

 

kontrapublizitate kartelak