Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Danborrak astintzen hasiak gara

2025/01/16

Astelehenean, urtarrilaren 20an, HHko eta LHko lehen zikloko ikasleek danborrada saioa eskainiko dute arratsaldeko 16:00etan Ikastolako plazoletan eta beraz, danbor hotsak entzuten dira dagoeneko ikastolan, txikienak entsegutan dabiltza eta.

Asteleheneko jaialdia amaitu ondoren DBH4ko ikasleek txokolate beroa eta etxean egindako bizkotxoak eskainiko dituzte. Ikasbidaia finantzatzeko hainbat eta hainbat ekintza prestatzen dituzte eta horietako bat izango da. Beraz, animatu komunitateko txikienen danbor hotsak entzutera eta txokolate bero-bero bat meriendatzera. 

Danborradako entseguan.