Eguraldia lagun izan ez bagenuen ere, giro ederrean joan zitzaigun abenduaren 24ko goiza. Jendeak gogoz parte hartu zuen tonbolan hainbat herritarrek eskuzabal eskainitako sariren bat lortuko zuen esperantzan, eta onurak ikasketa bidairako eta Rwandarako izango direla jakitun. Hala, 3000€ inguru eskuratu genituen. Betiko moduan, Gabon-eskeko itzulia bukatutakoan izan zen une animatuena, sariak bizi-bizi ateratzen zirela. Orduan zozketatu zen ere saskia: 4407 zenbakiari egokitu zitzaion. Eskerrik asko aldez aurretik lagundu diguzuenoi eta egunean bertan plazara gerturatutako guztioi. Datorren urterarte!
