Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Hizkuntz Proiektua berritzen

2025/01/16

Gaur goizean, gure ikastolako bi irakasle Ikastolen Etxean izan dira Ikastolako Hizkuntz Proiektua eguneratzeko saioan.

 

Ikastolok aspalditik ditugu Hizkuntz Proiektuak idatzita, dagoeneko badugu bide bat egina horretan eta lantzean behin, Hizkuntz Proiektu hauek berritzeko lanetan aritzen gara. Izan ere, Hizkuntz Proiektua bizia da, aldakorra.

Gaurko saioan, beste ikastolekin elkarlanean, Hizkuntza Proiektu berriak izan behar dituen ezaugarriak zehazten aritu dira bizi dugun egoera linguistikoari ahal den erantzun egokiena emateko asmoz.

Behin lanketa orokor hau eginda, gure ikastolako Hizkuntz Proiektua berridazten arituko da gure ikastolako Hizkuntz Proiektuko taldea eta irakasleen, langileen eta familien ekarpenez ere elikatzea da asmoa. Denok Hizkuntz Proiektu honen partaide izan gaitezen.

 

Hizkuntz Proiektua berritzeko saioan.