Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Jantokiko ekintzak: olo esnea eta danborrada!

2025/01/16

Aste honetan zehar jantokian bi ekintza egin ditugu: olo esnea eta danborradako eskulanak. Danborradako eskulanak HH4 eta HH5eko ikasleek egin dituzte. Gustora aritu dira lanean une goxo bat pasatuz. 

Beste egun batean, aldiz, olo esnea egin dute jangelan. Esperientzia hau oso aberasgarria izan da. Oso gustura sentitu gara oloa lantzen! Haurrak, jantokian lehen aldiz olo esnea egiteko aukera izan duten arren, elikagai horren garrantzia eta osasun onurak asko baloratu dituzte!

5 pauso sinplerekin sortu dugu olo esnea!

1. Litro bat ur jarri 60 gradutan gutxi gorabehera ontzian

2. 6 kutxaratxo olo bota

3. Kanela eta gatz apur bat gehitu

4. Birrindu

5. “Batearekin” zapaldu oloa ahalik eta gehien aprobetxatzeko

6. Prest dugu olo esnea!

Biak ere esperientzia politak izan dira eta aurrerantzean horrelako ekintzak sortzen jarraituko dugu!

 

danborrada