Urteroko ohiturari jarraituz, Donosti Eguna ospatu genuen pasa den astelehenean. Aurreko egunetan entseguetan aritu ziren HHko eta LH1.zikloko ikasleak eta jendaurrean gogotsu aritu ziren.
Eguraldia lagun, Ikastola aurreko plaza jendez lepo bete zen eta ikasleak fundamentu handiz jo zuten danborra ikustera etorri zitzaizkien etxekoen aurrean.
Ondoren, giro polita sortu zen. DBH4ko ikasleen eskutik, txokolate beroa eta bizkotxoa dastatzeko aukera izan baitzen.
Zein ederra den komunitatea elkartuta ikustea!
