LH6ko ikasleak, ingeleseko proiektuetan beldurrezko istorioak lantzen aritu dira azken asteetan. Ikastolako balioekin bat eginez, proiektu honek pentsamendu kritikoa, ekintzailetza, sormena eta talde-lana sustatu ditu. Ikasleek argi utzi dute beldurra eta ilusioa uztartuz ere ikasi daitekeela, eta aldi berean, ondo pasatu dutela elkarren istorioekin beldurtzen.
Ingeleseko arloan ere proiektuak garatzen dituzte ikasleek.Oraingoan, lehenaldiko aditz egiturak landu eta aztertu ostean, pertsonaiak sortu eta euren beldurrezko istorioak idazten jardun dira. Sormenari bide emanez, testuak osatu dituzte, eta azkenik, txotxongiloak erabiliz, argi eta iluntasunaren efektuak aprobetxatu dituzte gelakideei aurkezteko.
