Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

LH6ko ikasleak Sahararekin!

2025/01/29

Saharako errealitatearen berri emateko LH6ko ikasleek aurkezpenak prestatu dituzte taldeka. Zozketa batek erabaki du talde bakoitza zein geletara joan eta ondoren tokatutako geletara joan dira aurkezpenak egitera. Horrela, beste ikasleek, Sahararen errealitatearen berri jakin dute eta geletara janaria ekartzeko motibatu dira. 

Harrituta daude LH6koak zenbat janari biltzen ari den, bakoitza tokatutako gelara joaten baita jarraipena egitera. 

Aurreko egunean, gainera, HHko irakasle bat etorri zitzaigun aurkezpena egitera HHra joateko eskatzera, han ere janaria biltzeko. 

Ikasleak gogo biziz ari dira lanean eta denon artean baietz kamioi pila bat bidali Saharara!