Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

GUK BERPIZTU BEHARKO GENUKE HAU, EUSKALDUN ONAK BAGARA! IEUP!

2025/01/31

Horrela dio Santa eskean abestu ohi dugun kopletako bertso batek. Beraz, Euskal tradizioari lekua emanez eta urtero egin ohi dugun bezala, datorren otsailaren 4ean, asteartearekin, kalez kale aterako gara Santa eskean kantari arratsaldeko 18:00etan hasita.

Eztarriak berotzeko entsegutan gabiltza dagoeneko Santa eskeko koplak abestuz.

LH6.mailako ikasleek gainera koplak prestatu dituztenez, mikrofonoaren aurrean jarri dira entseguan, jendearen aurrean kantatzeak sortzen duen urduritasunari aurre egiteko.

Primerako entsegua atera da gaurkoa!

Asteartean Orioko kaleetan barrena ibiliko gara eta famili guztiak gonbidatuta zaudete!

 

GUK BERPIZTU BEHARKO GENUKE HAU, EUSKALDUN ONAK BAGARA! IEUP!