Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Gure hezkuntza-ereduan sakontzen ikastaroa

2025/01/31

Eskoriatzako Almen zentroan izan den ikastaro interesgarri honetan hartu dute parte gure ikastolako hainbat irakaslek. 

Gure hezkuntza-eredua nondik datorren, nola dagoen eta nora goazen argitzen laguntzeko ikastaroa izan da hau. 

7KP osatzen dugun ikastolen artetik  OñatikoTxantxiku, Tolosako Laskorain, Arrasate-Eskoriatzako Arizmendi eta Orioko Herri ikastolako ardura pedagogikoren bat  duten irakasleak elkartu dira aipaturiko lanketa hau egiteko. Bi egun pasa dituzte Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorreko atal bakoitzaren inguruan dinamika desberdinak  eta hausnarketa sakonak eginez. 

Aurrera begira zein erronka jarriko ditugun pentsatzeko tartea ere izan dute. Ea bide honek noraino eramaten gaituen, jarrai dezagun lanean.

 

Gure hezkuntza-ereduan sakontzen ikastaroa