Aste honetan zehar bi egunez, Reimagine aholkularitza taldeko bi profesional izan ditugu ikastolan gelaratzen ari garen berrikuntzen behaketak egiten, dokumentazioa bildu eta aztertzen, edota ikasle, irakasle eta familiekin talde dinamika-elkarrizketak egiten.
Gu guztiona den proiektu hau nola gauzatzen ari den ebaluatzeko prozesua da eta jasotako datuekin, aurrerapenak baloratu eta arreta gehiago behar duten arloak identifikatu ahal izango ditugu, beti ere, gure ikasleei eskaintza onena egiteko helburuarekin.
Ikasleen , irakasleen eta familien partehartzea prozesuan zehar azpimarragarria izan da eta bi aholkulariek adierazi digute gurean egon diren bi egunetan sentitu duten giroa atsegina eta gertukoa izan dela.
Gure ikasleen beharrei erantzuteko gai den ikastola sendoa eraikitzen jarraituko dugu, beharrezko hobekuntza aldaketak txertatuz eta berriz ere, ibilbide honetan pertsona ereduaren lorpenerako pausuak finkatuta.
