Orioko Herri Ikastolan aste berezia bizi izan dugu: Erria Txikota. Aste honetan, ikasleek ohiko eskolak eten eta euren intereseko gaiak landu ahal izan dituzte banaka, baita ikastolatik kanpoko jarduera osagarriak ere disfrutatu. Aukera paregabea izan da ikerketa, sormena eta autonomia pertsonala garatzeko.
Tutoreok, berriz, ikasleekin Bidean elkarrizketak izan ditugu, ikasleen garapen akademikoan eta pertsonalean sakontzeko. Banakako solasaldietan, ikasleek beraien indarguneak eta ahulguneak identifikatu dituzte arlo akademiko eta pertsonalean. beraien beraien ikas prozesuaren jabe izateko bidean laguntzeko asmoz.
Elkarrizketa hauek ikasle bakoitzaren garapenean sakondu hobeto ulertzeko balio izan digute ikasle eta tutoreoi, eta gurasoekin egingo ditugun bilerak prestatzeko oso lagungarriak izango dira.
