Aste honetan, gure ikasleek esperientzia paregabea bizi izan dute! Ingeleseko antzerki saio berezi batzuk izan ditugu, kanpotik etorritako antzezle baten eskutik. Antzezle hau gainera bere ama hizkuntzan aritu da, ikasleentzat aukera paregabea eskainiz. Saio hauek ikasleentzat oso aberasgarriak izan dira, ingelesa modu dibertigarri eta parte-hartzailean lantzeko aukera eman baitigute.
Bi antzezlan zoragarri eskaini dizkigu: lehena, WORD SEARCH, espazioaren ingurukoa, eta bigarrena OUT OF TIME, Albert Einstein eta bere asmakizunen gainekoa. Ikasleek adi-adi jarraitu dituzte istorioak, parte hartu dute eta, aldi berean, ingelesa praktikatzeko aukera itzela izan dute.
Eskerrik asko gure ikastolara etorri eta hain saio interesgarriak eskaini dizkiguzun Hannah-ri! Zalantzarik gabe, ikasleek asko gozatu dute, eta esperientzia hau gogoratuko dute denbora luzez.
Hurrengo baterako ere horrelako ekintzak antolatzeko irrikitan gaude. Berriro ere esku zabalik eta gogotsu itxarongo zaitugu, Hannah!
