Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

DBH 1eko ikasleak Afrika Bizirik proiektuan murgildu dira

2025/02/06

Orioko Herri Ikastolako DBH 1eko ikasleek Afrika Bizirik proiektuari ekin diote, Afrikako errealitateak hainbat ikuspegitatik sakontzea helburu duen ekimenari. Egitasmoak teoria, artea eta eztabaida uztartzen ditu, arrazakeria, feminismoa eta klasismoa bezalako gai garrantzitsuak jorratzeko.

Proiektuak hiru saio teoriko ditu, non ikasleek Afrikaren historia, kultura-aniztasuna eta gaur egungo erronkak aztertzen dituzten. Ondoren, bi orduko arte-tailerran parte hartzen dute, beren gogoetak sormenaren bidez adierazteko. Esperientziak bi orduko asanblada batekin egiten du amaiera, ikasleek beren ikaskuntzak eztabaidatu eta partekatu ditzaten.

Prozesua amaitutakoan, proiektu bera eskeiniko zaie irakasle eta familiei, hezkuntza-komunitatean kontzientzia handiagoa sustatuz. Esperientzia hau Afrikan Murgiltzen ekimenaren parte da, Gipuzkoan gure ikastola aukeratu dute lehen aldiz proiektua martxan jartzeko. 

Afrika Bizirik proiektuarekin, ikasleek ezagutza eskuratzeaz gain, begirada kritiko eta enpatikoa garatzen dute desberdintasun globalen aurrean, justizian eta berdintasunean oinarritutako hezkuntza sustatuz.

Afrika bizirik