Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

LARRIALDI KASUETAN ELKAR LAGUNTZEN IKASTEN

2025/02/06

Aste honetan DYA taldetik etorri zaizkigu LH1, LH3 eta LH5era. Larrialdi kasu batean nola jokatu eta nola erantzun azaldu digute besteak beste.

Zaurituarekin hitz egin behar dugula eta 112ra deitu behar dugula ikasi dugu. Deitzen dugunean zein informazio eman behar dugun, eta beharrezkoa balitz, suspertze ariketak nola egin ere azaldu dizkigu Xabik. Saio oso praktikoak izan dira eta une eder bat pasatzeaz gain asko ikasi dugu.

 

Dyakoa azalpenak ematen eta ikasleak adi- adi