Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Artezkaritza Berritzeko Garaia: Gurasoen Parte-hartzea Sustatzeko Deia

2025/02/07

Orioko Herri Ikastolan komunitatea da gure indargunea. Ikastola kooperatiba bat izanik, gurasoek eta langileek elkarrekin egiten dugu lan gure hezkuntza-proiektua sendotzeko. Hori dela eta, Artezkaritza taldea ezinbesteko elementua da gure eguneroko erabakietan.

Artezkaritza langileek eta familiek osatutako organoa da, eta hilero biltzen da Ikastolaren funtzionamenduari eta etorkizunari buruzko gaiak lantzeko. Aurten, Artezkaritza berritzeko garaia iritsi da, eta guraso guztiak animatu nahi ditugu aukeraketa prozesuan parte hartzera, Ikastolaren etorkizuna guztion artean eraikitzen dugu.

Gure ikastola sendotzeko, guztion inplikazioa beharrezkoa da. Familia guztiok gara Ikastolaren parte, eta zuen ahotsak eta ideiek garrantzia handia dute.  Zuen laguntzarekin, Ikastola sendo bat eraikitzen jarraituko dugu.

Artezkaritza Berritzeko Garaia: Gurasoen Parte-hartzea Sustatzeko Deia