Beste behin, Orioko Herri Ikastola osatzen dugun komunitateko kideok elkartasuna erakutsi diogu Saharako herriari. Saharako errefuxiatuen kanpamenduetarako bildu den elikagai kopuru handia horren erakusgarri. Gogor egin dute lan LH6ko ikasleek, lehenengo dokumentazioa sortu, gero gelaz- gela Sahara herrialdearen berri eman eta, azkenik, janari bilketaren jarraipena eta ardura nagusia hartu. Kaxak ondo antolatu eta bete ondoren, herriko lokalera eraman dituzte handik banaketa abia dadin.
Orioko Herri Ikastolako pertsona ereduarekin guztiz lotuta dago ekintza hau, pertsona erabakitzaile- ekintzaileak nahi ditugu eta baita solidarioak ere. Oso pozik agertu dira LH6ko ikasleak kanpainak emandako fruituarekin eta eskerrak eman nahi dizkiote Orioko Herri Ikastolako komunitate guztiari.
Saharako arduraduna den Jokin Urangak janari bilketaren errekorra egin dugula esan digu, beraz, zer gehiago esan? Eskerrik asko benetan!!!
