Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Cristina margolari oraingoan ere!

2025/02/14

Atzo goizean Inka eta Indarren amona Cristina etorri zen HHko eraikinera eta gu gure eguneroko martxan genbiltzan bitartean, orri zuria neguko paisai bihurtu zuen berak.

 

Goizean goiz etorri zen Cristina egunero bezala bilobekin ikastolara baina egin genion gonbidapenari erantzunez, motxila betea ekarri zuen berak ere. Margoak, pintzelak eta beharrezko tresneria hartuta ekin zion margotzeari. Ez da lehen aldia datorrena, duela hilabete batzuk udazkeneko koloreak erabiliz sortuz uen margolana. Oso gustura aritu zen bera eta zer esanik ez ikasleak, pintzelak astinduz sortzen ari zen margolana ikusita. Hori dela eta, urtaro bakoitzean bisita egiteko eskatu genion, horrela urtaro bakoitzeko kuadroa izango dugu!

Zirkulazio autonomoan ibili ziren haurrak eta bera bitartean txoko batean jarri eta margotzen aritu zen. Ederki zekien HHko ikasleek neguko koloreekin hainbat artelan egin zituztela eta berak ere kolore eta gai hori hartuta osatu zuen berea.

Ez zen bakarrik jardun, asko izan dira interesak bultzatuta bere ondora inguratu zirenak.

Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiogu Cristinari gure ikastolako goiza berezi egiteagatik. Nahi duzunerarte!

 

Cristina neguko paisaia margotzen.