Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

DBH 1EKO IKASLEAK TXIKIPEDIAN IDAZLE

2025/02/18

 

Orioko Herri Ikastolako ikasleek Txikipediaren fidagarritasuna aztertu eta emakumezko kirolari olinpikoen informazioa bilatu dute; ondoren, beste saio batean Txikipedian biografiak idazteko asmoz.

 

Nik, zuk, guk… 300 baietz! egitasmoarekin, Ikastolen Elkarteak bere alea jarri nahi du euskarak eremu digitalean presentzia irabazteko. Aurreko urteetako lanarekin jarraituz, 17 Ikastoleko ikaslek emakume kirolari olinpikoen hainbat biografia idatzi eta Txikipegian argitaratuko dituzte. 

Egitasmoa Ikastolen Elkarteak eta Euskal Wikilarien Elkarteak garatu dute. Ekimen honen bitartez, euskara sarean indartzeaz gain, ikasleek hainbat kopetentzia eta balore ere garatzen dituzte: euskarazko idatzizko konpetentzia, konpetentzia digitala eta, emakume eta gizonen arteko parekidetasuna, besteak beste. 

 

Artikuluak idatzi aurretik, Orioko Herri Ikastolako ikasleek bi orduko formakuntza jaso dute, Ikastolen Elkarteko Igor Elortzaren eskutik. Saio horretan, taldeka Interneten bilaketak eginez gai hauek landu dituzte:

  • Euskal Herriko egoera soziolinguistikoaren zenbait zertzelada.
  • Wikipedia eta Txikipedia zer diren eta bertan artikuluak zenbat hizkuntzatan dauden.
  • Sarean orokorrean eta Txikipegian zehazki, euskararen presentzia aregotzearen garrantzia  eta eragile aktibo bilakatzea.
  • Gizon eta emakumeen presentziaren aurrean, sarean oro har eta Txikipedian zehazki dagoen arrakalaz sentsibilizatzea eta arazoa konpontzeko parte hartze aktiboa izatea.
  • Gure hizkuntza minorizatuak sarean duen egoeraz kontzientzia hartzea.

Saioa amaitzeko, Igor Elortzak talde bakoitzari emakumezko kirolari jakin baten biografia idazteko enkargua utzi zion. Hiru bat aste izango dituzte lan hori egiteko eta, horrela, martxoan, Txikipegiak 300 artikulu gehiago izango ditu euskaraz!

 

DBH 1EKO IKASLEAK TXIKIPEDIAN IDAZLE