Aurreko astean Guraso Ordezkarien bilera egin zen, eta hainbat gai jorratu ziren. Hemen duzue bileraren laburpena:
π Guraso Ordezkari Bileraren Laburpena
ποΈ Gaia 1: Matrikulazioa - Zarautz - Ikastola eredua
πΉ Zarauzko kasua eta matrikulazioaren testuingurua aztertu da.
πΉ Publiko/pribatu eztabaidari dagokionez, gure diskurtsoak honakoak izan beharko lituzke:
β
Zerbitzu publikoa eskaintzen dugu, guztientzat zabalik eta bazterketarik gabe.
β
Ikastolek elkartasun sare propioak dituzte, arrazoi ekonomikoengatik inor kanpoan gera ez dadin.
β
Euskal Herri osoko proiektu bat gara, beharrezkoa estatu propioa izan arte.
β
Hezkuntzan berritzaileak gara eta euskarazko ikasmaterial ugari sortu ditugu.
β
Lantalde egonkorrak eta pedagogia berritzeko taldeen parte-hartzea sustatzen dugu.
ποΈ Gaia 2: Komunitatea eta lantaldeak
πΉ Komunitate aktiboa izatea eta parte-hartzea bultzatzea ezinbestekoa da.Foro edo espazio seguruak izatea beharrekoa da.
πΉ Martxan dauden lantaldeak:
Kulturartekotasuna
Kultura eta hezkuntza
Euskara sustapena (mahailan bilera martxoaren 20an)
πΉ Aurreko bileran proposatu zen irratsaio/podcast bat sortzea, dagoeneko site bat prestatu da.
πΉ Euskal dantzak ikasteko tailerra: Ikastola Eguna baino lehen 2-3 saio egitea proposatu da.
πΉ Mendi irteera: Orion bertan edo kanpora egitea, iritzia jasotzeko Telegram bidez galdetuko da.
π Beste gai batzuk
πΉ Euskara ardatz gisa: Euskara eta euskalduntasuna ikastolaren zutabe nagusiak direla azpimarratu da.
πΉ Oteiza eta emaitzak: Orioko ikasleen emaitzak Oteitzako batez besteko orokorretik gora daude.
Eskerrik asko guztioi zuen parte-hartzeagatik! πͺπ
Orioko Herri Ikastola