Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Emakume Zientzialari batekin elkarrizketa lehiaketan gure ikasle talde bat laugarren!

2025/02/21

Otsailaren 11n Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta horren harira, emakumeek egindako zientzia nabarmendu nahian, Ibaetako campusean hainbat jardunaldi antolatu dira. Ekitaldien artean, IV. zientzialari batekin elkarrizketa lehiaketa ospatu zen, non gure ikasle talde dexentek parte hartu zuen. Ane Bordagaray eta Edurne Gonzalez etorri zitzaizkigun gelara eta elkarrizketa egin genien. Elkarrizketa horietatik poster edo kartel bat egin behar zuten ikasleek eskolaz kanpo. 69 poster aurkeztu ziren lehiaketara, eta horietatik 10 hautatu zituzten ekitaldi berezi batean parte hartzeko.

Ekitaldia otsailaren 14an, 18:00etan, Ignacio Barriola aretoan izan zen, eta bertan, emakume zientzialari batzuk ere oholtzara igo ziren. Bukatzeko, parte-hartzaile guztiek elkarrekin argazkia atera zuten.

 

gure ikasleak beraien kartelarekin