Urtero bezala, HH4 eta HH5 eko ikasleek Orkestra Sinfonikoko musikari eta artisten emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten.
Badira urte batzuk jada Orkestra sinfonikoarekin elkarlanean musikara gerturatu eta hauek antzeztutako obraz disfrutatzeko aukera izaten dutela HHko zaharrenek. Ez da egun bertako saioa soilik izaten, aurretik ikastolan lantzen dituzte emaldiko abestiak.
Aurten, “Ilargiari kantari” emanaldiaz gozatzeko aukera izan dute. Oso saio ederra iruditu zitzaien.
Behin emanaldia bukatuta, Zubietara joan ziren bazkaltzera eta bertako frontoian zein parkean jolasean aritu ziren.
