Geroz eta gertuago ditugu inauteriak eta hasiak gara prestaketetan. Aurten gai modura, euskal inauteriak izango ditugu eta HH3-4-5eko ikasleak Mielotxinez mozorrotuko dira. Horretarako, gurasoentzat tailerra antolatu genuen, esku gehiago elkartuta, errazagoa baita guztientzat txapelak egitea.
Esker hitzak besterik ez ditugu txapelak egitera etorri ziren guraso zein amonentzat. Guztien artean 135 txapela egin diztuzte eta guretzat izugarrizko laguntza izan da.
Giro ederran aritu ziren, batzuk mozten, besteak itsasten...primeran antolatu ziren eta martxa ederrean egin zituzten egin beharreko txapelak.
Guretzat hauxe da ikastola, komunitatea elkartu eta gure ikasleengan elkartasuna zein parte hartzea bezalako baloreak bultzatzea.
Mila esker egindako txapel dotoreengatik! Aupa zuek!
