Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

LH5eko ikasleak Eroskin elikadura osasuntsua lantzen

2025/02/26

LH5eko ikasleek Eroskira bisita egin dute elikadura osasuntsuaren eta bertako produktuen garrantzia lantzeko. Irteera honetan, lau taldetan banatu dira eta erronka moduan planteatu dute ikasi beharrekoa, ikaskuntza esperientzia dibertigarriagoa eta dinamikoagoa bihurtuz. “A ze kakaoa!” proiektuarekin ari dira lanean eta oso ondo etorri zaie irteerak proiektuarekin lotura egiten baitu.

Ikasleak modu autonomoan ibili dira supermerkatuan, eta produktuen etiketen irakurketa lantzeko aukera izan dute. Besteak beste, osagaiak, glutenik gabeko eta laktosarik gabeko produktuak, eta grasa kopurua identifikatzen ikasi dute. Esperientzia aberasgarria izan da, kontsumo arduratsu eta osasuntsuaren inguruan hausnartzeko aukera eskaini diena.

 

Orioko Eroskin