Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Non gogoa han txangoa: LH6ko ikasleak Txingudiko badiako ekosistema ezagutzen

2025/02/26

LH6ko ikasleek “EHko sistem” proiektuaren barruan Txingudiko badiara irteera egin zuten ostiralean bertako ekosistema ezagutzeko. Paduran zehar ibili dira, eta prismatikoekin fauna eta flora behatzeko aukera izan dute. Ingurune natural horretan bizi diren espezieak bertatik bertara ikustea oso aberasgarria izan da.

Ondoren, Ekoetxea bisitatu dute, eta kate trofikoari buruzko jolas bat egin dute ekosistemaren funtzionamendua ulertzeko. Irteerak jolaserako tartea ere izan du: Irungo parke handi batean jolastu dute, bai Ekoetxean egon aurretik, bai ondoren ere, egun osoko esperientzia biribilduz.

 

prismatikoekin