Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Euskal Inauteriak Orioko Herri Ikastolan

2025/02/28

Orioko Herri Ikastolak Euskal Inauteriak ospatu ditu aurten ere, ikasle eta irakasle guztien parte-hartzearekin. Euskal inauterietako pertsonaia tradizionalak izan dira ardatz, eta ikastolako komunitateak joaldun, Txatxo eta Miel Otxinen antzera jantzi du eguna kolorez eta tradizioz betetzeko.

Haur Hezkuntza Goizean zehar, HHko haurrek jolasak eta kareten tailerrak izan dituzte. Arratsaldean, 15:45etik aurrera, HH3, HH4 eta HH5eko umeek kalejira egingo dute plazoletan, beren mozorroekin alaitasuna zabaltzen. Ondoren, talo jana egingo dute, familiek eta irakasleek lagunduta.

Lehen Hezkuntza Goizeko 9:00etan harrera egin ondoren, LHko ikasleek DBHko ikasleek prestatutako jolasetan parte hartu dute gelaka. 11:15ean, ikasleek pregoia irakurri eta herrian zehar kalejira egin dute, Ikastolatik Bikamiotara eta bueltan. Eguna borobiltzeko, taldeko argazkiak ateradituzte.  Arratsaldean, 14:30ean, ikasleek mailakako tailerrak izango dituzte.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza DBHko ikasleek 8:30ean hasi dute eguna, harrerarekin eta taldeko argazkiarekin. Ondoren, DBH3ko eta DBH4ko ikasleek prestatutako jolasetan parte hartu dute DBH1eko eta DBH2ko ikasleek. Eguerdian, 11:30 aldera, mozorro lehiaketa egin dute desfile batekin lagunduta, umorea eta sormena uztartuz.

Ikastolako Euskal Inauteriak berriro ere arrakastatsuak izan dira, komunitatea elkartuz eta euskal tradizioak transmititzeko aukera paregabea eskainiz. Gora Inauteriak!

 

Euskal Inauteriak Orioko Herri Ikastolan