Innovamateko formazioa egin zen LH1-2 eta 3.mailako familiei zuzenduta. Guraso ordezkarien bitartez iritsi zen eskari hau ikastolara eta zituzten zalantzak argitzeko asmoz egin zen formazioaren deialdia B eraikineko 0 solairuan.
Azalpen guztiak emateko Innovamateko gure zonaldeko arduraduna eta gure aholkularia ere baden Unai Lecuona etorri zen eta elkartu ziren familiei matematikak nola erakusten ditugun azaldu zien. Seme-alabei laguntzeko tresna eta baliabideak eskaini zizkien, modu praktikoan aritzeko aukera izan zutelarik. Adibide praktiko horietan bilerara gerturatutakoak, bakoitzak bere estrategiak erabiliaz, emaitzen inguruan hausnartzera gonbidatu zituen. Bileran atera ziren gaien artean guraso hauek matematika ikasi zuten modua eta oraingoaren arteko aldeari buruz ere aritu ziren.
Amaitzeko, Innovamateko web orriak familien atalean dituen baliabide, tresna eta bideoak eskuragarri dituztela gogoratu zien Unaiek.
Askotan ikasleekin erabiltzen dugun esamoldea aprobetxatuaz, atzoko bileratik guraso hauek “betaurreko matematikoak” jantzita atera zirela esan genezake.