DBH2ko ikasleak On Fire! PROIan buru-belarri ari gara lanean, eta azken asteotan energiaren munduan murgilduta egon gara. Energia mota ezberdinak ezagutzen ari gara eta haien eragina ingurugiroan aztertzen. Horren harira, Añarbeko urtegia eta zentral hidroelektrikoa bisitatu ditugu, energia berriztagarriaren adibide praktiko bat gertutik ezagutzeko. Bertan, uraren indarrak nola sortzen duen elektrizitatea ikusi dugu, eta prozesu horrek naturan duen inpaktua ere aztertu dugu.
Bisitaren ondoren, Goizuetara joan gara. Nafarroa iparraldeko herrian barrena ibili gara.
Esperientzia aberasgarria izan da, ikasgelan ikasitakoa praktikan jartzeko eta gure ingurunea hobeto ulertzeko aukera paregabea. Energiaz beteak jarraituko dugu lanean!
