Hainbeste prestaketa eta entseguren ondoren, aurreko asteazkena eta osteguna egun bereziak izan ziren LH3 eta LH4ko ikasle eta familientzat. Hainbat emanaldi egin zituzten, goizean ikasle gazteagoei eta arratsaldean, berriz, euren familiei.
Urduri zeuden ikasleak, eta nor ez hainbeste ikusleren aurrean. Urduritasunak baina, espektakulua hastearekin batera uxatu ziren. Azkenaldian egindako lanak bere fruituak eman zituen eta dotore atera ziren show-ak.
Gustura nabari ziren ikasleak familien aurrean, baina baita etxekoak beraien txikiei begira ere! Zeinen polita izaten den familiak ikastolan ikustea!
Ingelesa lantzeko proiektu ederrak izan direla adierazi dute aurten ere ingeleseko irakasleek.
