Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

LH6ko Ikasleak Sizilian

Erasmus+ `programaren baitan bakoitzaren herrian (Siziliako Mazara del Vallon eta Orion) turismoa jasangarria izateko proiektua egin dute.

Orioko Herri Ikastolako LH6ko sei ikasle eta bi irakaslek Siziliako Mazara del Vallo herrira bidaiatu dute Erasmus+ programaren barruan. Mazarako eta Orioko ikasleek turismo jasangarriaren inguruko proiektua garatu dute, bi herriak kostaldekoak eta turismoaren hazkuntza-prozesuan daudenak izanik, puntu hau garrantzitsua baita bientzat.

Proiektua bideo-deien bidez landu dute aldez aurretik, eta gero Siziliara joan diren sei ikasleek aurkeztu dute oriotarrek egindako lana. Esperientziaren truke, Mazarako zortzi ikasle eta bi irakasle Orion izango dira, eta bertako familiek hartuko dituzte. Horrela, bi herrietako ikasleek elkar ezagutzeko eta elkartruke kulturala bizitzeko aukera izango dute.

Bidaia martxoaren 9an hasi zen, eta nahiz eta luzea izan, Mazarako familiek harrera bero-beroarekin hartu zituzten ikasleak. Bertan, Mazarako eskolan integratuta ibili dira klaseetan, eta Orion ere berdin egingo dute etorriko direnek.

Era guztietako bizipenak bizi izan dituzte, Siziliako uretan bainatu dira, arkeologia parke bat bisitatu dute… bideo bat duzue horren erakusgarri.

Eguraldiak une batzuetan haizea ekarri badu ere, besteetan eguzkia izan dute lagun, eta esperientzia ahaztezina izan da guztiontzat. Orain, Mazarako ikasleak etorriko dira hurrengo astean eta Orioko egonaldia prestatzen ari dira LH6ko ikasleak, ikusteko dago nola biziko duten esperientzia hau.

Erasmus+ programaren bidez, kultura ezberdinak ezagutzeko eta etorkizun jasangarri baten inguruan hausnartzeko aukera paregabea izan dute ikasle guztiek. Italiarrez hitz batzu ikasita etorri dira poz- pozik: Ciao!!!

 

Oriotarrak eta Mazararrak