Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

DBH 4ko ikasleak Oteizara bisitan: Etorkizuneko ikasketak aztertzen

DBH 4ko ikasleek pauso garrantzitsua eman dute etorkizun akademikoaren bidean. 2025-2026 ikasturterako aukerak aztertzeko asmoz, Oteitza Lizeo Politeknikora bisita egin dute, bertako Batxilergo eskaintza ezagutzeko.


 

Bisitan, ikasleek lizeoko instalazioak bertatik bertara ikusi, eskaintzen diren ibilbide akademikoak ulertu eta ikasketa-aukerak argitzeko orientazio-saioak jaso dituzte. Aukera paregabea izan da Batxilergoan eskaintzen diren arloak, metodologia eta eguneroko funtzionamendua gertutik ezagutzeko.

Esperientzia honek ikasleei lagunduko die euren etorkizun akademikoa modu kontzientean eta informatuan aukeratzen. Datorren hilabeteetan, ikastolak orientazio-prozesua sendotzen jarraituko du, ikasle bakoitzari bere bidea argitzen laguntzeko.

 
Ikastolako DBH4ko ikasleak Oteitzan