DBH4, bidaia ahaztezina.
Lehengo astean, DBH4ko ikasleek ikasketa bidaia egin zuten Kataluniara, eta denek aho batez adierazi dute esperientzia ahaztezina izan dela: bai ikasleek, baita irakasleek ere.
Astearen zehar, denetarako izan dute denbora: rafting-a egin dute, eskiatzera joan dira, turismo apur bat egiteko aukera izan dute eta, noski, parranda pixka bat ere ez da falta izan! Giro bikaina sortu da taldekideen artean, eta bizipen horiek guztiak Ikastolatik harago doazen harremanak indartu dituzte.
Bidai honek ikaskuntza akademikoaz gain, elkarbizitza, autonomia eta talde lana lantzeko aukera paregabea eskaini die. Eta, batez ere, bizipen politez betetako aste bat opari.
