Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Non gogoa han txangoa: Pasa den asteartean Kristina Enea parkean izan ziren HH3koak

Eguraldiaren iragarpena ikusi orduko, astearterako plana egin zuten HH3koek eta Kristina Enea parkera joan ziren.

HH3koak herrian barrena irten izan dira orainarte txangoan baina aastertean lehen aldiz autobusa hartu eta Donostiako Kristina Enea parkera joan ziren. Parkeraren alde batetik sartu ziren eta ttipi ttapa bertako lorategiak ikusiz, zelaietan jolastuz, bertako animalien bisitak jasoz parkearen beste aldeko jolas parkera iritsi ziren.

Bidean sopresa txikiak izan zituzten: txori txikiak zaintzen zituen gizonarekin topatu ziren, uretan zebiltzan ahate eta txita jaioberriei janaria eman zien, Paumaren ondoan egoteko aukera izan zuten (nahiz eta honek ihesi zuhaitzaren goikaldera igo). 

Indarrak hartzeko, zelai ederrean bazkaldu zuten eta jolastokian jolastu ziren gero. Eguraldia lagun, ikasle zein irakasleek egun ederra igaro zuten. Bueltan, lehertuta baina pozik bueltatu ziren eta autobusetik jeisterako etxekoak zain zain zituzten beraien altxorrak besarkatzeko.

 

HH3ko taldea Kristina Enean.