Gure ondarearen berri eman ziguten atzo Xabier Alberdi, Andoni Egaña eta Iñigo Mantzisidor "Mantxi"k bertsoa eta istoria uztartuz.
Jendez bete zen atzo Etxeluze Orioko Herri Ikastolaren aste kulturalaren barruan antolatutako "Herrima mituz " saioaz gozatzera etorri zirenei esker.
Hirukoteak gure herriaren istoria kontatu zuen modu samur eta interesgarrian, Xabierrek berezkoa duen gaitasun komunikatiboa eta bertsolariek garai hartako pertsonaien larruan jarrita eskeini zituzten ale ederrei esker.
Herriaren lehen zantzuak agertzen diren momentutik gure garai bateko herritarrek bizi izan zituzten pàsadizo, balentria, lorpen eta abenturak ezagutzeko aukera eman zien bertaratu zirenei.
Gure herriaren sorreraz, istoriaz..jazteko balio izan zuen saioak.
"Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak" dio abesti ezagunak eta atzo bezalako saio hauei esker izan ginen horrri azpimarratu nahi izan dugu Orioko curriculuma landuz.
