Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Eskola kirolaren abestia grabatzen!

Aste honetan, DBHko ikasle talde batek Eskola Kirolaren abestia grabatu du Ikastolan. Giro alaian eta ilusio handiz aritu dira lanean, eta emaitza zoragarria izan da! Grabazioaren helburua, Eskola Kirola sustatzea eta haur eta gazteen artean bizitza aktibo eta osasuntsuaren balioak zabaltzea da, modu berean, autobusean elkarrekin doazenean euskarazko animo abestiak abestea ere badu helburu! 

Ikasleek parte-hartze aktiboa izan dute prozesu osoan: musika, ahotsa, koreografia... eta orain, guztiaren emaitza ikusgai izango da laster!

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, zuen energia eta konpromisoarengatik!

Eskola kirolaren abestia grabatzen!