Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak Osasuntuber proiektuaren barruan sei ikerrildo aztertzen ari dira: atsedena, elikadura, aisialdia, posturak, higienea eta emozioak.
Orain arteko aurrezagutzari eta egindako lanketei, osasunaren arloko profesionalak diren gure hiru gurasoen ekarpenak gehitu dizkiegu, ikergaien inguruko informazioa gehiago aberasteko. Haien esperientziak eta aholkuak oso baliagarriak izan dira ikasleen ikerketan sakontzeko.
Mila esker Kepa, Maialen eta Maider zuen ekarpenengatik! Zuen laguntzari esker, proiektuarekin aurrera jarraitzeko tresna baliotsuak eskuratu ditugu.
