Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Bejondeizula Harribil!

Harribili orain arte egindako ibilbidea eskertzeko omenaldi xume bat egin zitzaion larunbatean herriko plazan. Lehenengo ikastolako bi ikaslek aurreskua dantzatu zieten eta ondoren koplatxo batzu abestu. 

 

Amaia Ugalde eta Bakar Olidenek hartu zuten hitza gero eta Harribilek herrian izan duen garrantzia aipatu zuten. Lore sorta bat eta Elbira Zipitriaren koadro bat oparitu zitzaien eskertza moduan. Urtero oparitzen da Elbira Zipitriaren koadroa, bere aurpegia lorez inguratua. Urtero lore ezberdinez inguratua agertzen da eta aurten eguzkilore ederrez hornitua zegoen marrazkia. Elenen Tamayo ikasle ohia da egilea. 

Bejondeizula Harribil, urte askotarako!

Harribilekoak Elbira Zipitriaren koadroarekin