Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Haur, heldu, zahar eta gazte kantari!

Larunbatean Harribil dantza taldeari omenaldia egin ondoren kantu jira izan zen plazan. Ikastolako komunitateko pertsona ezberdinek hartu zuten parte bertan: haur, heldu, zahar eta gazteek urratu zuten eztarria euskal kantuak abestuz. 

 

Jon Makazaga, Udane Ostolaza, Larraitz Andres, Ainhoa Loidi eta Joseba Loidi ikasle ohiak izan ziren kantuak trikitia eta panderoarekin alaitzen eta oso ekitaldi polita izan zen bertaratu zirenek azaldu dutenez. Hurrengo urtean kantu jira ibiltaria egin behar dela azaldu digute bertaratu ziren kantari batzuek!

kantu jira