Eguraldia lagun larogei bat pertsona izan ziren igandean aste kulturalaren barruan burutu zen mendi irteeran. Ibilaldia gure herri gunetik gertu badago ere ez da ohikoa eta jendea oso gustora geratu zen bide berriak ezagutzeko aukera izan zuelako. Hauxe izan zen ibilaldia: Ikastolako plazoletan elkartu, motondoko hezegunetik pasatuz Saltxipi baserrira jo, handik Paorrara iritsi eta Santio auzotik barrena berriz ere Oriora. Haur txiki zein gazteekin egiteko oso egokia izan zen irteera. Hemen duzue bideoa.
Irribarrea ahoan hurrengo mendi irteeraren zai geratu dira denak!
