Aste honetan jangelako giroa berezia izan da: talo tailerrak egin ditugu, eta barazkiak zein emozioak ardatz izan dira. Jarduera zirraragarria eta osasuntsua izan da ikasleentzat!
Tailerra memoria joko dibertigarri batekin hasi da: barazki osasuntsuak emozio desberdinekin lotu dituzte ikasleek, elikadura ohiturez hausnartuz eta emozioek gure aukeretan duten eragina aztertuz.
Ondoren, talo goxo-goxo batzuk prestatu ditugu: kanonigoak, rukula, tomatea eta gazta izan dira protagonistak, eta barazki freskoak dastatzeko aukera paregabea izan dute parte-hartzaileek. Zapore berriak, koloreak eta elkarbizitza, dena bat!
Jangelatik ikasten eta elikatzen jarraitzen dugu… osasuntsu eta gustura!
