Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Euskadi Irratia gure Ikastolan

Pasa den astean Euskadi Irratiko kazetari bat izan zen gure ikastolan, 0 zabor proiektu berritzailearen inguruko erreportai bat grabatzen. 

Jasangarritasuna, janari xahuketa eta kultura ekologikoa ardatz hartuta, gure ikasleek azaldu zituzten proiektuaren helburuak eta eguneroko dinamikak. Ikasleak protagonista izanik, esperientzia aberatsa eta esanguratsua izan zen euskadi irratiko kazetariarekin izandako grabaketa. Laster izango dituzue gure ikasleen ahotsak Euskadi Irratian entzungai.

Faktoria