Asteazkenean UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeko) Jon etorri zen LH6. mailara zein DBH2. mailara.
Saio bana eman zuen gela bakoitzean eta bertan ikasleei azaldu zien herri batek UEMAko parte izateko bete behar dituen baldintzak zeintzuk diren. Honez gain, Orioko biztanleen hizkuntza ohiturak aztertu zituzten eta baita norberarenak ere. Egia esan harrituta geratu ziren ikasleak azken urteetako euskararen erabileraren beheranzko joerarekin. Dena den, argi ikusi zuten herrian euskara gehien erabiltzen dutenak haurrak eta gazteak direla eta arnasgune hori beharrezkoa dela euskararen biziraupenerako. Zein hizkuntzetan egiten duten lehen hitza ere hausnartu zuten eta eremu ezberdinetan dituzten hizkuntza ohituren inguruan kontzientzia piztu ( lagunartean, familian, sare sozialetan, telebistan, entzuten duten musika,...)
Jakintzatik haratago, euskarak arnasguneak behar ditu eta horretarako, EUSKARAZ BIZI BEHAR DUGU!
