Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

LAPONIARRAK IKASTOLAN

Oriotik barrena bertakoak ez diruditenak ikusten badituzue, guri bixitan etorri zaizkigun Laponiar ikasle eta irakasleak dira.

Urteroko elkartrukearen garaia iritxi da eta alde batetik bestera dabiltza gure txoko maiteak ezagutzen; dela ikastola, arraun etxea, soziedadea eta inguruak, ingelesa praktikatuz. Planez josia dute astea, gure bizimodua ahalik eta hobekien bizitzeko. Aireportuan egin zieten lehen harrera eta ikastolan berriz, aurresku bidez ongietorri beroa. Gozatu esperientziaz, kuadrila! 

Oriotik barrena bertakoak ez diruditenak ikusten badituzue, guri bixitan etorri zaizkigun Laponiar ikasle eta irakasleak dira.