LH1eko ikasleak pare bat aste daramatzate jada itsasoko kontuak lantzen euren "Orio, itsasoak laztantzen zaitu" proiektu berrian. Bertan kostaldeko herria izateak zer esan nahi duen eta zein ondare uzten duen lantzen ari dira, besteak beste, balearen ehizak zer ekartzen zion joan den mendeko Oriori.
Atzoko saioan, orain urte batzuk Donostiako Kontxan hondartutako balea baten inguruan bideo bat ikusi dute eta bertan jakin dute 17 metro neurtzen zituela. Baina zenbat da 17 metro, asko ala gutxi? Denborarik galdu gabe neurtzeko gailuak eta klerak hartu eta plazoletan lanean jarri dira 17 metroko balea marraztuz.
1901eko maiatzaren 14an oriotarrek harrapatutako baleak 12 metro omen zituen, eta hori ere jaso dute plazoletako marrazkian.
Orioko herri ikastolan ezin dugu ulertu ikaskuntza prozesua metodologia aktiborik gabe. Proiektuak, esperientzia gogoangarriak izan behar omen dute; bada, lh1eko ikasleek nekez ahaztuko dute plazoletara jaitsi, 17metroko balea marraztu, eta horren barruan etzanda zenbat sartzen ziren probatzen ibili ziren eguna.