Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Balearen Eguna: arrantzalez jantzita, herria kantuz alaituz

Maiatzaren 14an Orioko Balearen Eguna ospatu zen, eta Ikastolako HH eta LHko ikasleek giro berezia sortu zuten herrian zehar. Arrantzalez jantzita, lehenik Ikastolako plazoletan bildu ziren, eta liburuxka batean bildu diren itsasoari buruzko kantak abestu zituzten gogoz. 

Ondoren, herriko plazara joan ziren, eta borobilean jarrita, giro goxoa eta hunkigarria sortu zen. Han ere itsasoko hainbat kanta abestu zituzten, eta une berezia izan zen LH6ko ikasleek balearen bertsoekin egindako dantza. Dantza beraiek sortua zen, eta oso lan txukuna eta ederra izan zela nabarmendu zuten ikusle askok.

Ekitaldia xumea izan bazen ere, herriko aiton-amonek eta plazan bildutako herritarrek irakasleei adierazi zieten hunkigarria izan zela, eta eskertu zuten horrelako ekintzak antolatzea. Are gehiago, etorkizunean ere antzeko ospakizunak egitea eskatu zuten.

balearen liburuxka