Non gogoa, han txangoa: LH2koak Kursaalen, Orkestra Sinfonikoarekin
LH2ko ikasle eta irakasleak Donostiako Kursaalen izan ziren Orkestra Sinfonikoak eskainitako “Logelan logale” ikuskizunean. Aste batzuk lehenago, Kursaalen abestekoak ziren abestiak entseatzen aritu ziren gelan, eta dotore aritu ziren ikasitakoa erakusten.
Bazkaldu ondoren, autobusa hartu eta Orioko kiroldegira joan ziren bixi-bixi igeriketako ikastarora. Ordurako batere busti gabe jarraitzen zuten, eta ez da gutxi egun hartako zeruak zeukan kolorea kontuan hartuta…