Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Saharari buruzko erakusketa kultur etxean: ikasleentzako bisita berezia

Maiatzaren 8tik 20ra Saharari buruzko erakusketa berezia dago ikusgai Orioko kultur etxean, eta DBHko zein LH6ko ikasleek bisita egiteko aukera izan dute. Erakusketa honetara joateko gonbidapena Sahararrek beraiek egin diete gure ikasleei: DBHkoei zuzenean, eta LH6koei, aurten Sahararako janari bilketa kanpainaren ardura bere gain hartu dutelako.

Erakusketa aberatsa eta anitza da: janaria, jantzi tradizionalak, tresnak, ontziak, telak, musika-tresnak… eta baita benetako Haima bat ere ikus daitezke bertan. Objektu eta elementu horiei esker, Saharako kulturari eta eguneroko bizimoduari buruzko informazio ugari jaso dute ikasleek.

Gainera, bideo baten bidez, Saharako bizi-ohiturei buruzko ikuspegi osatuagoa izateko aukera izan dute bisitariek. Bideo horretan agertzen diren tresna eta jantzi guztiak erakusketan bertan ikusgai daude, esperientzia are esanguratsuago bihurtuz

erakusketa