Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

"Don't Worry Bee Api" proiektuaren baitan, DBH 1eko ikasleek erleen garrantzia aztertu dute eta herri osoan zabaldutako kanpaina abiatu dute

DBH 1eko ikasleek "Don't Worry Bee Api" izeneko proiektua landu dute azken asteotan, ekosistemetan erleek duten funtsezko eginkizuna aztertuz. Proiektuaren helburua ingurumenarekiko kontzientzia piztea izan da, eta horretarako hainbat ekimen interesgarri garatu dituzte.

Ikasleek webgune bat sortu dute, erleen inguruko informazioa jendeari hurbiltzeko asmoz. Horrez gain, "liztorreoa" izeneko sentsibilizazio-kanpaina bat antolatu dute herriko kaleetan barrena, Asiatik etorritako liztor beltzak erleentzat eta ekosistemarentzat dakartzan arriskuez ohartarazteko.

Aste honetan zehar, proiektuari amaiera biribila emateko, Pagoetara irteera egin dute. Bertan, erlauntzak bertatik bertara ikusteko aukera izan dute, eta erleek ingurumenaren orekan duten eragina gertutik ezagutzeko parada izan dute. Esperientzia aberasgarria izan da ikasleentzat, eta proiektuak balio handiko ikaskuntza eta bizipenak eskaini dizkie.

Don't Worry Bee Api